lunes, 30 de abril de 2012

PROIEKTUA, ERABILEREN BANAKETA ETA BOLUMETRIA

Auzoarentzako izango den proiektu bat lortu nahi izan da eta ondorioz bertako erabilera gehienak auzo tamaina dute (liburutegia, auditorioa, gimnasioa...) baina aldi beran hiriaren erdigunean dagoen espazio dela kontutan izan da eta ondorioz merkaturako aterpeekin osatutako espazio zentral handi bat egin da.


3 gune nagusi ditu: 1 liburutegi, mediateka eta auditorioa, 2 taberna, 3 gimnasioa eta begiralekua, baina zona guztiak kota batean edo bestean lotuta daude bata bestearekin eta bilbide ezberdinak sortzen dira eraikinen sabai gainetatik. Ibilbide honek lehen aipatutako espazio ("plaza") zentrala batzen dute eta ikuskisun handiren bat egotekotan altueran dauden begiralekuak izateko aukera dago.






Espazio publikoa berreskuratu beharra dago, 0 kota merkatalgunea egongo da, baina ez da erabilera itxia, herri bazkaria egiteko gunea, aterpea, txosna ipintzeko gunea... izan daiteke. Bertan kokatuko da kanpora irekiko den mediateka ere.





1. solairuan bolumen guztiak batuko dira eta 3 bolumen nagusiak.





2. eta 3. solairuetan gimnasioa eta liburutegia egongo dira.




Azken solairuan begiralekua.






domingo, 1 de abril de 2012

GASTEIZ HIRIA ULERTZEKO GOGOETA

Norbaitek galdetu ahal dio bere buruari azken urteetan egin diren auzoen formak, funtzioak..., hau da, hirigintza trataerak zeri erantzuten dion? Nola liteke bizitzarik gabeko auzo erraldoiak egitea? hau da nahi dugun hiria? bertan ez da pertsonarik ikusten, ez komertzio ez taberna. Bizirik gabeko auzoak sortu dira. Ahalegindu gaitezen puntu honetara nola heldu garen ulertzen. Gogoeta subjetiboa da eta beste faktore askoren ondorio ere izango da baina nik biztanlegoaren gaineko kontrolean oinarrituko naiz.

HIRIGINTZA KONTROL SOZIALA LORTZEKO METODO GISA:

Lehen hiriak harreziz inguratuta egiten ziren kanpotik zetorren etxaiari aurre egiteko baina industrializazio garaitik aurrera eta gaur egun arte badirudi etxaia herrian barruan dagoela eta hau kontrolatu beharra dago. Etxaia herritarrak dira.

    Azken hamarkadetan hiri modernoetan gertatzen diren istilurik garrantzitsuenak herria, edo herritar talde bat altxatzen sortutakoak izan dira eta honi aurre egiteko herria kontolatu beharra dago. Hiriko leku guztietara erraz heldu behar da polizia eta espazio publiko guztia kontrolpean egon behar da uneoro. Hau lortzeko puntu jakin batetik ahalik eta espaizo handiena kontolatzea da helburua. Honela egin zuten naziek kontzentrazio kanpoetan eta geora espainiako kartzeletan ere aplikatu zen.

Hona hemen naziek egin zuten lehenengo kontzentrazi kanpoa eta ondorengoen eredu izango zena, Berlinetik oso distantzia gutxira kokatzen dena: Sachsenhausen. Bertan dorre batetik ia eramu guztia kontrolatzeko aukera zeukaten.


Ikusi dezagun herri zaharraren eta gaur egungo auzoen arteko ezberdintasuna. Kontrol kamera bat ipinita non non izango zen eraginkorragoa? ze lekutan hartuko zuen eremu handiena? 
Bi irudiak Gasteizenkoak dira eta eskala berdinean daude.


 Beste ezberdintasun nabarmenak ere eman dira gaur egungo hiri eta lehengo hirietatik. Lehen lan-etxebizitza eremuak ez ziren banatzen. Etxebizitza eta lantegiak batera edo nahastuta joaten ziren eremu guztiei bizitasuna eta oreka bat emanez. Gaur egun orde banatuta doaz. Pabilioi handiez osatuta dago guztia eta honek kontrolatzea errazago egiten du. Burgesen eredu berean sartu da obreroa bera ere eta lehen kalean zuen bizitza soziala etxera edota Boulevard-Gorbeia moduko pabilioi handietako supermerkatura eraman du. Pabilioien eta sektore ezberdinen banatzeak gizakia kontsumista eta kontrolatzen errazagoa bihurtu du: lan egin, aisia kontsumitu eta etxean isolatu. 



Paris hiria ipiniko dugu adibide gisa hiri eraldaketa kontrol sozialaren eredu bezala. 1848 urtean istilu handiak izan ziren Parisen eta ondorioz erdigunea barrikadaz bete zen. Ondoren Napoleon III.ak aginduta Haussmann-ek 1852-1870 bitartean Pariseko erdigunea erabat eraldatu zuen. Kaleak zabaldu, kotxeen tranzitoa hobetu, kale seguroagoak egin etab. baina aldi berean hirigintza erabili zen errebolta popularrei aurre egiteko. Langileen 30.000 etxebizitza inguru bota ziren eta burgesia bertatik ibili zedin zentro komertzialez beteta zeuden Bulevar zabalak sortu zituen.




Kale estuak desagertu egin ziren eta barrikadak beraiekin batera. Protesta popularrak egonda era zabaldutako kale zabal berriekin poliziak bereala gerturatzen zen eta momentu batean dezegiten zituzten protesta guztiak.

    Komunitate baten barne sentitzearen sentsazioa desagertzen da. Kalea zabalago denean soziabilitate gutxiago daukazu bizilagunekin, etxebizitzak geroz eta urrunago izanda isolamendu sentsazioa areagotzen da, lan egiteko guneak geroz eta urrunago izan, denbora gehiago pasako duzu bakarrik.

    Isolaturik egiten da lan lantokian, familiarekin etxebizitza bloke handi batera zoaz lo egitera eta aisia kontsumitzeko beste zentro komertzial handi batera joan behar zara. Bloke erraldoi handietan pertsonak pilatzeko ideian Le Corbusierrek eragin handia izan zuen: "etxebizitzak bizitzeko makinak" "mort de la rue"... Hiri idealaren diseinuan 3 funtzo nagusiak banatzen zituen: etxebizitza, lantokiak
 eta aisia. Leku batetik bestera joateko kotxearen erabilera beharrezko delarik.






Ideia hauek guztiak garatu ondoren zerotik hasita eginiko hiri moderno bat Brasilia da eta ezaugarri hauek betetzen dituenak: kotxearen erabilera, kale oso zabalak, funtzio ezberdinen banaketa... Hiria oso arrazionala badirudi ere karentziaz betate dago, planoan eginiko hiria da eta ez da gizakiak eginiko hiria. Funtzio ezberdinak horrela banatzean biztanleek lana eta etxearen arteko bidea bakarrik ezagutzen dute. Kotxean oinarritutako bideak izanik ez dago bizitza soziala egiteko gunerik, hau da, ez dago kalerik.

    Buelta gaitezen Gasteizera horain eta ikusi ditzagun horain ezandakoak izan duen eragink edo ez:



Argi eta garbi ikusi daiteke funtzio ezberdinen banatzea eta ezin ahaztu aisiaren kontsumaorako egindako 2 pabilioi erraldoiak (Boulevard eta Gorbeia). Pabilioi handien eta funtzio ezberdinen bantzea argi ikus deiteke baina egon ahal da kontrol soziala ahalbidetzeko nahia? ikus dezagun 1976-ko martxoaren 3-an gertatutakoa Gasteizen:

    Franco hil eta hilabete batzuk beranduago gertatutako gertakariak izan ziren, trantsizio deituriko garai honetan. 6 mila langile inguruk grebari ekin zioten lan esparruan hobekuntzarako baldintzak eskatzeko eta soldatu mugaren aurka. Gasteizeko San Francisco de Asis elizan asanbladan batuta zeuden langileak kanpora ateratzeko gasa jaurti zuten poliziek eta gerora kanpoan tiro egin zieten. 5 langile hilak eta 150 bala zauritu izan zen emaitza. Garai honetan Fraga izan zen barne ministroa eta oso ezaguna izan zen gertaera urte honetan eginiko adierazpena: "la calle es mia" esaldi honek argi eta garbi adierazten du garai honetan ere hirigintza kontrol sozialaren euskarri izan daitekela. Eta kasu honetan Fragak kalea berea dela adieraztean espazio publikoa gobernanteen jabetzapean eta kontrolpan nahi duela adierazten du.


Ikus dezagun istiluak izandako auzoaren froma eta gerora eginiko auzo barre baten izaera eta atera ditzala bakoitzak bere konklusioak non den errazago langila edo pertsona mugimendu bat kontrolatzea.

ONDORIOAK PROIEKTURAKO:

  • Espazio publikoa izango da proiektuaren oinarri.
  • Erabilera ezberdinak tartekatzea izango da helburu.
  • Aisirako gune egokian sortu behar dira eta ez kontsumorako guneak, gizakia ez da makina bat.
  • Espazio publikoaren hierarkia eta bloke handien deskonposaketa.
  • Pertsonek egiten dute hiria eta hauek dira protagonista, ez dira hauek kontrolatu behar beraiek egiten baitute hiria eta beraien beharretara egokitu behar da, ez beraiek kontrolatzeko nahiarekin.
  • Pertsonen eskalan egin behar da lan eta ez kotxe edo beste tramankulu ezberdinen eskalan.