sábado, 19 de noviembre de 2011

martes, 4 de octubre de 2011

PROIEKTUAREN HURBILKETA


Erliebea: Ipar mendebaldean dauden mendien babesa eta landen ureztapenerako beharrezkoak diren ibaiak.

Gizakia: Antzinatik zeuden herri txikiak eta hauen ondean eskalaz kanpo daudela diruditen azpiegitura erraldoiak (Forondako aireportua eta Gasteiz).

Errepideak: Gure herriendako muga diren autobideak eta bata bestearekin lotzen dituzten bidexkak.

Landalurrak: Ingurua ulertzeko ezinbestekoak, ingurua sortzen dutenak, paisaia, lana, giroa... bertako bizitza.

Azken faktore honetan zentratu gara inguruko analisia egiterakoan.




Hiru herriak gertutasunetik aztertzerakoan bakoitzaren lursailetan zentratu gara. Urtaroen edota urteen poderioz izan duen bilakaeraz ohartuta, paisaian aldaketa nabarmena antzeman da. Elikagai aukera zabaletik hasi, hala nola patata, zerealak, erremolatxa, etab. eta bilakaeran elikagai bateranzko bidea hartzen ari dela ikusten dugu, erremolatxa produzitzera hain zuzen ere. Elikagaien etekin ekonomikoaren eragina da guzti hau, bertako lan egiteko modua eta paisaia aldatzen ari dena. Monokultiborako bidea hartzea saihestu eta birplanteamendu bat egiteko beharrean ikusten gara.


Landa lurrek denboran jasan duten aldaketari erreparatuz gero, garbi ikus genezake zein izan den hauen garapenaren joera. Hasiera batean landa lurrak jabe ezberdinen artean eta jaki ezberdinetan bereizten baziren ere, egun lur hauek zati handiagotan daude banaturik, jabeak eta jakiak kopuruz jeitsiko direlarik.
Datozen urteetan gerta daitekeenaren estimazio bat eginez, batez ere erremolatxaren eskutik, monokultibora iritsi gaitezkeela aurreikus genezake.
Guzti honek nahitaezean, ondorioak ekarriko ditu baliabide humanoetan, makinarian eta produkzioan, hurrenez hurren. Baliabide humanoak murriztuz joango dira, makinariaren bitartez ordezkatuz joanez, ordezkapen ia absolutu batera iritsi arte. Produkzioa ere, aniztasuna galduz eta poltsiko gutxiagotan banatuz joango da, aurrerago esan bezala.

 Monokultiboen harira…



Ezkerraldeko mapan, kultibo espezializatu edo monokultiboen hainbat adibide. Txinako arroza, Kolonbia edo Brasileko kafea, Kanarietako platanoa…  Paisaian eragiteaz gain, zertan reagiten du herrialde  osoen antolaketa produktu jakin baten ekoizpenera bideratzen denean?

La comida es invisible artikuluan azaltzen den bezala, herrialde osoak produktu espezifikoetara bideratzea eta elikadura sistema exportazioetan oinarritzeak oztopo eta kalte handiak dakartza. Ingurugiroarekin erlazionatutako kalteak alde batera utzita, eredu honek, lurraldearen antolamenduan ere eragin handia du.

Hazkuntzarako baldintza zurrunen ezartzea, zentral eta azpiegitura handiak eraiki behar izatea, produkzioaren mesedetara herri txikien desagertzea… Baldintzepn hauek islada eduki dute gure eremuan ere.    

Gure eremura itzuliaz, beraz…


miércoles, 14 de septiembre de 2011

PAISAIA


Hona hemen nire etxe inguruan ateratako irudi bat. Paisaia eder bat niretzako. Umetan traktore gainean ibilitako oroitzapenak ekartzen dizkidalako gogora agian edota Donostian nagoenean faltan botatzen dudan Anboto mendia ikusten dudalako atzekaldean. Oroitzapenak, sentimentuak, koloreak... Paisaia.

       Ez du honela ikusten ordea amonak irudi hau. Lana, familia aurrera ateratzeko iraganeko miseriak, beti leku berean bizi izan denaren betiko mendiaren fatxada... Ez da paisaia. Agian nahiago du Manhattan-go dorre eta argi ezberdinen distira edota Vatikanoko San Pedro basilikaren fatxadaren irudia... paisaia izango da agian, atzekaldetik eguzkia sartzen ari den garaian, Jaingoikoak eginiko obra balitz bezala... horrela ikusten du berak eta horrela pasako da paisaia izatera... irudiak eta sentimenduak nahasten diren momentuan sortzen baita paisaia. Subjetibotasunaren menpe dagoen objetua da.

       Vatikanoa da amonarentzat paisaia zoragarria, nik nahiago dut ordea etxe ondoko traktorea eta beti beldurra eman didan sorginaren etxea aurkitzen den mendiaren begirada. Bi pertsona ezberdin, garai ezberdinak, ikuspuntu ezberdinak, pentsaera ezberdinak... Paisaia ezberdinak.

martes, 13 de septiembre de 2011

KLASE HASIERA

Uda bukatu da eta klasean hasi gara jada. Hondartza eta patxada alde batera utzita, berriro ere rutinara egitea kostatuko bazait ere, lanean hasteko gogoa ere badut. Gainera, dena kuadratzea ezinezkoak diruditen puzle ezinezkoak egiteko gogoak ere baditut, buruhausteak besterik ematen ez dituzten proiektuak.

     Aurtengo ikasturtean, proiektatzeko erabiltzen ditudan baliabideak zabaltzea espero dut, proiektuak ikusteko beste ikuspuntu batzuk garatzea. Gero gure lan munduan erabiliko ditugun egoera ezberdinak lantzea eta bertan aurkituko ditugun zailtasun ezberdinei aurre egiteko baliabideak aurkitzeko gaitasuna izatea. Karreran gero eta aurrerago egin ahala, lan munduko errealitatera geroz eta gehiago hurbildu beharra ikusten dut.

     Betiko moduan kurtso hasierako promesa asko egiten ditugun arren ("astero egingo dut kirola", "aurten lasaiago hartuko dut kurtxoa"...) gero ez dira gehienak betetzen... Ea proiektutan ikasi nahi ditudan gauzekin ez den berdin gertatzen.