miércoles, 14 de septiembre de 2011

PAISAIA


Hona hemen nire etxe inguruan ateratako irudi bat. Paisaia eder bat niretzako. Umetan traktore gainean ibilitako oroitzapenak ekartzen dizkidalako gogora agian edota Donostian nagoenean faltan botatzen dudan Anboto mendia ikusten dudalako atzekaldean. Oroitzapenak, sentimentuak, koloreak... Paisaia.

       Ez du honela ikusten ordea amonak irudi hau. Lana, familia aurrera ateratzeko iraganeko miseriak, beti leku berean bizi izan denaren betiko mendiaren fatxada... Ez da paisaia. Agian nahiago du Manhattan-go dorre eta argi ezberdinen distira edota Vatikanoko San Pedro basilikaren fatxadaren irudia... paisaia izango da agian, atzekaldetik eguzkia sartzen ari den garaian, Jaingoikoak eginiko obra balitz bezala... horrela ikusten du berak eta horrela pasako da paisaia izatera... irudiak eta sentimenduak nahasten diren momentuan sortzen baita paisaia. Subjetibotasunaren menpe dagoen objetua da.

       Vatikanoa da amonarentzat paisaia zoragarria, nik nahiago dut ordea etxe ondoko traktorea eta beti beldurra eman didan sorginaren etxea aurkitzen den mendiaren begirada. Bi pertsona ezberdin, garai ezberdinak, ikuspuntu ezberdinak, pentsaera ezberdinak... Paisaia ezberdinak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario