martes, 28 de febrero de 2012

ERABILERA ANITZEKO ERAIKINA


Erabilera anitzeko eraikin bat egitea da helburua, izaera publikoa izango du baina eraikin bat egitea erabaki dut. Euria, eguzkia, edurra edota hotz handia egiten duenean erabiltzeko aukera izan behar du.

   Kutxilleria auzoko espazio publikoa kalea da eta ondorioz eraikinak honi jarraitazuna emateko aukera izan behar du. Beheko espazioak kalea ere hartzen du bere baitan. Espazio irekia izango da eta handiena. Fatxada guztiz ireki daiteke eta Kutxileria kalea eta atzekaldeko kalearekin espzazio publiko jarraia sortu dezake. Espazio handiak behar dituzten ekintzak burutzeko erabili daiteke: kontzertu, herri bazkari, futbol, pelota partidak...
    Eskailerak grada funtzioa bete dezakete eta goiko solairutik ere behekaldekoa ikus daiteke.

    Goiko solairura igotzeko ipini den eskailera zabalagoa da 2 arrazoi nagusigaitik: 1 grada funtzioa bete dezakelako eta 2 azpian komun publikoak doazelako. Kumunera kutxilleria kaletik sartuko da honela eraikina itxita dagoenean komuna irekita egon daiteke. Komun publiko bezala funtziona dezake.


Eraikinak auzoan bizi diren arteko pertsona ezberdinen arteko interakzioan lagundu beharko du. Horregaitik eraikinak plano ezberdinak izanda ere ez dira gela isolatuak izango. Helburua ez da gela ezberdinak egitea eta auzoko talde bakoitzak gela isolatu bat izatea. Plano ezberdinak ez dira gela bezala ulertu behar ibilbide bat bezala ulertu behar da eta hauek ekintza jakin batzuek burutzeko gela bihurtzeko aukera izango dute. Baina goiko solairura igotzeko gela guztietatik  pasa behar da, hau da, espazio publiko bat da eta edozein pasa daiteke.


PLANO MUGIKORRAK:

   Plano mugikor bertikalak erabili dira plano horizontal estankoak definitzen duten ezpazioei izaera ezberdina emateko. Helburua ez da kutxa isolatzea baizik eta momentu batzuetan intimitate gehiago lortzea edota eraikinaren ibilbidetik zoazenean urrengo helmugaren pertsepzioa aldatzea.



   Helburua ez da kutxa isolatzea baizik eraikinaren ibilbidetik zoazenean urrengo helmugaren pertsepzioa aldatzea.  Eraikin guztia espazio jarrai bat izan daiteke, 3 espazio ezberdin, 5 espaio... Hau erabiltzaileek erabakiko dute eta denboran zehar aldatu egingo da. Adibidez erakusketa bat egon behar da eta eraikin guztiaren beharra dauka artistak, berak erabakiko du espazio guztian espazio guztiz irekia egon behar duen edota ibilbidean zehar pertsepzioa aldatu nahiarekin plano bertikalak mugituz espazioak izaera ezberdinak izan dezakete eta baita ibilbideak ere.

PLANOA BERTIKALAK MUGITUTA SORTU DAITEZKEEN AUKERA EZBERDIN BATZUK

 ERAIKINAREN KANPOKO ITXURA

Kanpoko itxura bolumetria aldetik ondoko eraikien antzekoa izango da baina erraz antzemango zaio ez dela kutxilleria kaleko beste etxebizitza eraikin bat, fatxada guztia beiratez beteta baitago.

    Beste alde batetik 0. solairuko lurra kutxilleria kalean dagoen lur tipo berdina izango da, kalearen izaera berdina adierazi nahiarekin, publikoa, denona... kalea den espazio publikoari jaraitasuna emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario